Joan den uztailaren 11n, BBUTZAk BRTAren (Basque Research and Technology Alliance) bisita jaso zuen, CEIT, TEKNIKER, VICOMTECH, GAIKER, IKERLAN, TECNALIA eta AZTI zentro teknologikoen ordezkaritzarekin.
BRTA berrikuntza-aliantza bat da, eta Euskadiko I+Gko 17 zentro biltzen ditu, lankidetza eta bikaintasun zientifikoa sustatuz, enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta etorkizun iraunkorra garatzeko. Ikertzaile espezializatuak dituzte enpresek nazioarteko lehia-abantaila hobetu dezaten. Bere zerbitzuak hainbat arlotan espezializatuta daude: adimen artifiziala, nanoteknologia, energia, garraioa, robotika, osasuna, ingurumena, diseinua eta doitasun-ingeniaritza, 4.0 industria, besteak beste.
Bertaratutakoei Etxebarriko Planta Pilotuaren jatorria azaldu zitzaien, baita egungo BBUTZAra arte eta gauzatutako ikerketa-proiektuetara arte izandako garapena ere. Lantegian bisita gidatua egiteaz gain, ekaitz-tanga eta Nerbioi-Ibaizabal ponpaketa-eraikina ere bisitatu ziren, BBUTZAren kokaleku berean.
Parte-hartzaile guztiek menperatzen dituzten sektoreen esperientziak eta ezagutzak partekatu ziren, uraren kudeaketa integralaren esparruan lankidetza posibleei buruzko proposamen oso interesgarriekin. Espero dugu bisita hau etorkizuneko aliantzetarako lehen urratsa izatea.