Birsortutako ura banatzeko sistemetako korrosioa hodien, ekipoen eta osagarrien osotasunari zuzenean eragiten dion arazoa da, eta zerbitzuaren kalitatea arriskuan jartzen du. Arazo horri heltzeko, CATABBk COAGTEST-EDAR proiektua jarri du abian. Lau hilabeteko ikerketa da, koagulazio-malutapen prozesua aztertzera eta Galindoko HUAren tratamenduan uraren korrosibotasuna ebaluatzera bideratua.

Proiektua laborategiko konparazio-saiakuntzetan oinarrituko da, tratamendu-estrategia desberdinak eta uraren korrosibotasuna zehazten duten parametroetan duten eragina aztertzeko. Emaitzen bidez, gomendio teknikoak garatu ahal izango dira koagulazio-malutapen prozesua optimizatzeko, tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko eta, batez ere, sarean detektatutako korrosio-fenomenoak arintzeko.