CATABBko kideen ordezkariek bi ekarpen zientifiko garrantzitsu aurkeztu dituzte DAQUAS 38. kongresuan. CATABBn garatutako ikerketek uraren edangarritasunean desinfekzio-azpiproduktuak kontrolatzearekin lotutako alderdi kritikoak jorratzen dituzte.

Ahozko lehen komunikazioa, “Menos es más”: Control de ácidos haloacéticos para un agua de calidad” izenekoa, Patricia Maeso Carcedok  eta Maite Cabañas Alonsok  aurkeztu zuten. Azterketa HALURA IV proiektuaren barruan dago, eta tratamendu-etapetan sortzen diren azido haloazetikoak nola minimizatu aztertzen du ikuspegi teknikotik. Eskala pilotuko ikerketaren bidez, hainbat prozesu-konfigurazio ebaluatu ziren, Zadorra urtegiko eta Nerbioi ibaiko ura erabiliz, azido haloazetikoak ez ezik, trihalometanoak, bromatoak, kloritoak eta kloratoak ere monitorizatuz.

Bigarren ekarpena, Kongresuko liburuan jasoa, Ana Urkiagak aurekztu zuen “El cloro: desafíos invisibles en la ruta del agua”  aurkeztu zuen. Ikerketa honek kloroak ura edangarri bihurtzeko prozeuan dakarren erronkak aztertzen ditu, horniduratik hasi eta kontsumo-puntura arte. CATABBn egindako proiektuen emaitzek agerian uzten dute hipoklorito sodikoa biltegiratzeko baldintzek horren degradazioan eta kloritoen zein kloratoen eraketan duten eragina, eguzki-argiaren eta tenperaturaren eragina nabarmenduz.