PROIEKTU MOTA: Sekundarioa
IRAUPENA: 3 hilabete
Adsortzio-isotermak oinarri hartuta ikatz aktiboko iragazki baten batez besteko agortze-bizitza zenbatetsi daitekeen arren, EUTEen eragiketan ez da ezagutzen ikatz aktibo horien agortze-maila. Karakterizazioa horretarako ekipamendu espezifikoa eta saiakuntza-prozedura normalizatuak dituzten laborategi espezializatuetan egiten da, eta horrek kostua eta atzerapena dakartza emaitzak lortzerakoan. Ikatz aktiboaren agortze-mailaren kalkulu posible bat ikatz horren sarreran eta irteeran karbono organiko totala zehaztea izan liteke. Hala ere, biofilmen desortzio- edo askatze-prozesuak eta materia organiko eragingarriaren izaera bezalako fenomeno posibleen ondorioz, baliteke metodo hori egokia ez izatea. Horregatik, proiektu honetan, ikatz aktibo baten agortze-maila ebaluatzeko test azkar posibleen zaintza teknologikoa egitea planteatzen da.
CARBOKIT II proiektuan, CARBOKIT proiektu orokor baten bigarren zatia da. Bertan, ikatz aktiboa karakterizatzeko metodoen gaineko zaintza teknologikoa egin ondoren hautatutako metodoak gauzatuko dira BBUTZAren eta Gaikerren instalazioetan, CARBOKIT I proiektuan zehar.
Proiektuaren helburuak honako hauek izango dira:
- Lehen zatian artearen egoera aztertu ondoren, bideragarritzat jo diren metodoak praktikan jarriko dira.
- Berrikusitako metodo guztien azterketa ekonomikoa, azken proposamena justifikatzeko
- Esperimentazioan eta kanpo-kontsultan oinarritutako metodoaren proposamena