Urriaren 29, 30 eta 31n 4th IWA-YWP Spain National Conference ospatu da Bilbon, Young Water Professionals-eko Spanish Chapter-ek antolatutako ekitaldia, Hiri Ura Kudeatzen duten Enpresen Espainiako Elkartearekin (AGA-AEAS), Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) “BBUP” Uraren Gelarekin eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin (BBUP) lankidetzan. Biltzarrak iraun duen hiru egunetan zehar, uraren sektoreko profesional gazteek uraren ziklo integraleko azken aurrerapenei buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu dituzte.
BBUTZA ikerketa-zentroa den aldetik, zentroko ordezkaritza bat biltzarrean izan da, ponentzietan eta posterretan parte hartuta, uren edangarritasunaren esparruan egindako azken ikerketa-proiektu batzuei buruz.
Lehen jardunaldian, Ámbar Quiñonesek “Uraren edangarri bihurtzeko erabilitako ikatz aktibo granularra mantentzeko aukera onena zehaztea” izeneko hitzaldia egin zuen. Bertan, bizitza erabilgarria optimizatzeko erabiltzen ez direnean KA iragazkiak zer baldintzatan eduki behar diren aztertu zen. Bigarren jardunaldia Ibon Garavillaren txanda izan zen, “Ikatz aktibatuaren agortze-maila ebaluatzeko metodo azkarrak” hitzaldiarekin. Ikatz aktiboko iragazkien gaiaren ildotik jarraitzen du, kasu honetan BBUTZAko laborategian KA iragazkien jarraipena egiteko diseinatu eta inplementatutako metodologian zentratuz.
Kongresua Bilbon egin zela aprobetxatuz, egindako bisita teknikoetako bat BBUTZAren instalazioetara izan zen. Bertan, egindako azken proiektuen aurrerapenak eta aurre egin beharreko hurrengo erronkak azaldu ziren, zentroak IDi proiektuetan duen parte-hartzea ezagutarazteko eta sustatzeko helburuarekin.