2022ko abenduaren 15ean amaitutzat eman da CETHAP proiektua, azken bederatzi hilabeteetan BBUTZAren instalazio pilotuan maila praktikoan garatu dena.
EHUk, CEIT-I4Kk eta AQUAMBIENTEren lankidetzak gidatutako proiektu honek TRIHalometanosek edateko uretan duten eraketaren bilakaeraren kontrolari buruzko azterketa sakona egin du. Horretarako, hainbat konfigurazio eta tratamendu erabili ditu CATABBren instalazio pilotuan, materia organikoaren karakterizazio fisiko-kimikoa lortzeko (osagaien bektore batean bilduta), eta Venta Altako EUTEan instalatutako tratamendu-faseetan zehar (1. fasea eta 2. fasea) izan duen bilakaeraren analisia egiteko.
Jon Ander Mañari (EHUko Ingeniaritza Kimikoko Saileko ikertzailea) eskerrak eman nahi dizkiogu proiektuan eta CATABBren instalazioetako ikerketaren egunerokoan parte hartzeagatik.