PROIEKTU MOTA: Sekundarioa
IRAUPENA: 5 hilabete
BBUTZAn CLORED proiektua gauzatu da. Bertan, saiakuntzak egin dira Zadorrako urarekin eta VAn erabilitako aurreoxidatzaileekin, KAtik iragazteko etaparekin zein gabe. Lortutako emaitzekin joera batzuk hauteman dira inguruneko baldintzen arabera. Proiektuaren xedea lehentasunezkoa denez BBUPrentzat, proiektuaren bigarren zati bat egiteko interesa azaldu du.
- Hondakin-kloroak hornidura-sarean izan duen bilakaeraren azterketan sakondu nahi da, CLORED proiektua osatuko duten saiakuntzen bidez.
- CLORED proiektuan egindako entseguak errepikatuz lortutako emaitzak indartzea sareko hainbat puntutako uraren parametroen bilakaera aztertzea, esperimentatutakoa benetako egoerarekin alderatu ahal izateko.