Urriaren 7an, larunbata, eta 8an, igandea, “Uraren erronkak” erreportajea eman da TEKNOPOLIS ETB saioan.
BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) hainbat zentrok ur-eskasia egoeretan lagun dezaketen aplikazioak ikertzen dituzte. Programa honetan CEITeko uraren kudeaketari buruz hitz egiten da. Bertan, adibidez, araztegien lana optimizatzeko egiten dituzten simulazioak erakusten dira. Serrats kontserba-fabrika bisitatu da, eta Aztik proiektu bat jarri du martxan gatzunaren ura berreskuratzeko. Gainera, Las Vegaseko ur eskasia konpontzen laguntzen duten ponpa erraldoiak erakusten dira, Ingeteamek Beasainen diseinatu eta egindakoak.
Ana Urkiaga Gaikerreko ikertzaileak, CATABB kudeatzen duen Aquambiente-Gaiker ABEEko ordezkari gisa, Nerbioi ibaiko ura edangarri bihurtzeko tratamendu optimoak baieztatzeko plantan eta instalazioetan bertan egindako jarduerak aurkeztu ditu. Bestalde, CATABBn edangarritasunarekin lotutako hainbat berrikuntza-proiektu ere gauzatzen dira.
Programa osoa euskaraz zein gaztelaniaz ikusteko, egin klik esteka hauetan: