Irailean eta urriaren hasieran zehar, Mondragon Unibertsitateko (Mounir Bouali eta Urko Zurutuza, 2025/09/18) eta Deustuko Unibertsitateko (Alejo Silvarrey, 2025/10/01) ordezkarien bisita jaso du BBUTZAk Etxebarriko ekaitz andelan duen kokapen berrian.

Bi jardunaldi horietan, unibertsitateko taldeek zentroan egiten den lana eta BBUTZAk ikerkuntzan eta berrikuntzan lortutako aurrerapenak ezagutu zituzten. Bisitak ezagutzak eta esperientzien trukaketak sustatzeko balio izan zuen, baita partekatzen dituzten eremuetan etorkizunean egon daitezkeen lankidetza-ildoak eztabaidatzeko ere.

Topaketa horiek, BBUTZAk ikerketa aplikatuarekin eta lankidetza akademiko eta teknologikora irekitako plataforma bat sortzearekin duen konpromisoa sendotu egin dute, uraren kudeaketa eraginkorragoa, iraunkorragoa eta Bilboko eta Bizkaiko herritarren zerbitzura egongo dena ahalbidetuko duten konponbideen bila.