CATABBek «Uraren ziklo integralean sortzen ari den kezka-kutsatzaile kimiko-biologikoak» jardunaldian parte hartu zuen pasaden ostiralean, azaroaren 13an, NILSA-UPNA Katedrak antolatuta. Topaketan, profesionalak eta ikertzaileak bildu ziren uraren sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkekin lotutako esperientziak, ezagutzak eta lan-ildoak partekatzeko.

Jardunaldian zehar gai hauek jorratu ziren: sortzen ari den kezka kutsatzaileen inguruan, antibiotikoekiko erresistentzia eta uraren tratamenduarekin lotutako erronka berriak, besteak beste. CATABBek bere taldeak garatutako jarduera eta gaur egun abian dauden I+G+B proiektuetako batzuk aurkeztu zituen, arreta berezia jarriz kutsatzaile emergenteei eta desinfekzio-azpiproduktuei buruzko ikerketetan.