Martxoaren 17an, Iliane Rafaniello eta Thomas Schäfer, SURPHASE Smart Water Engineering-eko eta Nagore Tellado EHUko Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariaren bisita jaso genuen BBUTZAn.
Mintzen bidezko gatzgabetzea prozesu eraginkorra da, eta edateko uraren hornidura bermatzen du maila globalean. Hala ere, mintzek materia metatzen dute beren gainazalean, eta, horren ondorioz, «fouling» edo «zikintzea» izeneko arazoa sortzen da. Zikintzeak prozesua gelditzea eskatzen du, mintzak garbitu ahal izateko, gehienetan produktu oldarkorrak erabiliz. SURPHASEk mintzen zikinkeria aurretiaz detektatzeko sistema bat eskaintzen du, ohiko teknologiak hiru magnitude-ordenatan gainditzen dituen sentikortasuna duena. SURPHASEren detekzio goiztiarrak zikintze-puntu itzulezinera iristea saihesten du eta mintzen ordezkapen-tasa fabrikatzailearen bermearen arabera mantentzea ahalbidetzen du.
Egindako bisitak instalazioak bertatik bertara ezagutzeko balio izan zuen. Instalazio horiek ura edangarri bihurtzeko hainbat tratamendu-teknologia dituzte, baita BBUTZAn gauzatutako ikerketa-proiektuen jatorria eta dinamika ere. Izan ere, BBUTZAn gauzatutako aldez aurreko proiektuetan, mintz bidezko iragazketa-etapa baten intzidentzia hauteman da sortzen ari den kezkako kutsatzaile jakin batzuk ezabatzean.
BBUTZAren lankidetza-estrategiaren barruan, bi aldeentzako erronka interesgarriak aipatu dira, etorkizunean CATABBn proiekturen bat garatuz zehaztu ahal izateko