EMASESAko (Empresa de Abastecimiento y Saneamiento de Aguas de Sevilla S.A.) ordezkariek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari egindako bisitan, joan den ostegunean, urriaren 30ean, ibilbide bat egin zen BBUTZAren instalazioetatik. Ekitaldiak bi enpresen arteko ezagutza eta esperientzien trukea sustatu du, uren kudeaketaren sektoreko enpresen arteko lankidetza eta berrikuntza loturak indartuz.
Jardunaldian zehar, EMASESAko ordezkariek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten instalazio pilotuaren funtzionamendua eta zentroan garatzen diren ikerketa-ildoak.
Topaketa horrek sendotu egiten du CATABBren zeregina, erreferentziazko zentroa baita estatuan uraren tratamenduaren esparruan, eta atea irekitzen die etorkizunean bi erakundeen arteko lankidetzei, uraren kudeaketa eraginkorragoa eta iraunkorragoa izan dadin teknologia berritzaileak garatzeko.
