BBUTZAk IWA World Water Congress & Exhibition kongresuan parte hartu zuen Glasgowen, 2026ko urriaren 4tik 8ra. International Water Associationek antolatuta, kongresuak sektoreko milaka profesional, ikertzaile eta enpresa bildu zituen.
Nazioarteko foro horretan, BBUTZako ordezkariek “Chlorine Under Scrutiny: Navigating Hidden Threats in Water Management” txostena aurkeztu zuten. Bertan, uraren desinfekzioan kloroa erabiltzeari buruz garatutako hiru ikerketa-ildo nagusiak azaldu ziren: sodio hipokloritoaren degradazioan eragina duten aldagaien azterketa, biltegiratze-tangetako gainazaleko estalduren azterketa eta banaketa-sarean kloroak duen bilakaeraren ikerketa.
Ikerketa horiei esker, kloroaren portaera sakonago ezagutzeko aukera eman da, biltegiratu eta erabiltzen den unetik banaketa-sarean zehar izaten duen bilakaerara arte, ur-horniduraren kontrola eta segurtasuna hobetzeko asmoz. Parte-hartze horren bidez, BBUTZAk, beste behin ere, bere esperientzia nazioarteko ur-sektoreko komunitatearekin partekatuz ikerketa aplikatuarekiko konpromisoa berretsi zuen.
