Joan den urtarrilaren 29an eta 30ean, CATABBk V Basque Green Tech & II Green Ups ekitaldian parte hartu zuen, hau da, Euskadin berrikuntza, teknologia eta ingurumen-ekintzailetzarako erreferentziazko ekitaldian. Aclimak B Accelerator Tower-ekin lankidetzan antolatu zuen topaketan industriako, administrazio publikoko eta ekosistema zientifiko-teknologikoko eragile nagusiak bildu ziren, trantsizio ekologikoaren erronkei aurre egiteko.
Foro garrantzitsu horretan, CATABBk “La Importancia de la Innovación en el Sector del Agua” izeneko posterra aurkeztu zuen, eta irtenbide aurreratuen garapenarekin eta kudeaketa hidrikoan teknologia berrien aplikazioarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen.
