Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, hurrengoa jakinarazten dizugu:
- www.consorciodeaguas.com domeinua Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren (hemendik aurrera, Partzuergoa) titulartasunekoa da. Erabiltzaile guztien esku jarritako egoitza elektronikoa da, Partzuergoaren jardueraren gaineko informazioa eskaintzeko, bai eta eskainitako zerbitzuen eta kudeaketa propioen gainekoa ere.
- Partzuergoa (IFK zenbakia: P-4800005C) udalaz gaindiko toki erakundea da, eta informazio honen ondoreetarako ondoko helbidean dago helbideraturta: San Bizente kalea 8, Albia I eraikina, 48001 Bilbao (Bizkaia).
- Egoitza elektroniko honetan agertzen diren zeinu bereizgarriak, markak, merkataritza-izenak, edukiak (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, estekak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak edo soinuzkoak eta iturri-kodeak…), egiturak, diseinuak, elementuak aurkezteko modu guztiak eta bestelako informazioa Partzuergoaren jabetzakoak dira.
- Erabiltzaileak debekatuta dauka aurreko atalean aipatutako elementuak erreproduzitu, eraldatu, banatu, jendaurrean komunikatu eta, oro har, bestelako edozein ustiapen modu erabiltzea, Partzuergoaren berariazko baimenik gabe.
- Partzuergoak ez du inolako erantzukizunik hartuko kanpoko esteketarako konexio edo edukien gainean.
- Erabiltzaileak ez ditu erabiliko instalaturik egon daitezkeen eta egoitza elektronikoari edota bere edukiei eragin diezaieketen edo baliogabetu ditzaketen babes edo segurtasun sistemak ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu ditzaketen bitartekoak.
- Partzuergoak ez du erantzukizunik hartuko hirugarrenek egoitza elektronikoaren gainean egin dezaketen erabilera okerraren gainean. Honen bitartez eskaintzen diren edukiak guztiz informatiboak dira, eta, beraz, erabiltzaileek horietaz egin dezakeen erabilera eta egon litezkeen ondorioak edo kalteak erabiltzailearenak berarenak izango dira.