Erabili gure bilatzailea

Aurkezpena

CATABB 2021eko abenduan hasi zen lanean, Etxebarriko planta pilotuan 3 urteko lankidetza eta esperientziaren ondoren. BBUTZAk kanpoko lankidetza sustatu nahi du, bere estrategiarekin eta berrikuntza-planarekin bat datozen proiektuak aurrera eramateko, ezagutza bateratua handitzeko. Lankidetza hori erakunde publiko zein pribatuei, zentro teknologikoei edo unibertsitateei irekita dago.

Aurkeztutako proposamenak BBUTZAko aholku-batzordeak ebaluatuko ditu, eta hark zehaztuko du Partzuergoak lehentasunezkotzat jotako ildoekiko bideragarritasuna eta koherentzia.

BBUPk, erakunde publikoa den aldetik, konpromisoa du gizartearekin eta bere ingurunearekin, eta BBUTZAn gauzatzen diren proiektuei esker, trakzio-efektua izan nahi du bere ingurunean: ETEak, ekintzaileak, start-upak, etab. CATABBek erreferentzia-polo bihurtu nahi du uraren tratamenduaren ikerketan eta berrikuntzan.

BBUTZA eta BBUPren Etxebarriko planta pilotua kudeatzen eta operatzen ari dira, 2025era arte gutxienez, STS ingeniaritza-enpresak (lehengo Degrémont) eta GAIKER Zentro Teknologikoak osatutako ABEEa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) delakoaren parte dena.