Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoari jarraiki, jakinarazten dizugu egoitza elektroniko honetan edo, ondoren, hasierako kontratu honen garapenaren ondorioz ematen dituzun datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren menpeko fitxategi batean sartuko direla, egiten zaizkigun kontsulten nahiz eskaeren kudeaketa errazte aldera.
Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauza ditzakezu, posta elektronikoz, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Zuzendariordetza Juridiko-Administratibora joz: San Bizente 8, Albia I Eraikina, 48001 Bilbao (Bizkaia). Bestela, erregistro elektronikoa ere egin dezakezu, herritarraren atariaren bitartez.
Eskatzen zaizkizun datu pertsonalak bete ezean edo zati batean bete ezean, zure eskaera ez da artatuko. Zure datu pertsonalen edozein aldaketa jakinaraztea eskertuko genizuke, gure fitxategietan dagoen informazioa une oro eguneratuta edukitzeko eta akatsik izan ez dezan.
Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta baimendu gabeko aldaketak, galerak, tratamenduak edota atzipenak saihesteko beharrezkoak diren segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarri direla, Datuak Babesteko Lege Organikoaren 9. artikuluan eta Datuak Babesteko Lege Organikoaren araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.